2013/03/08

GCompris: Haur eta Lehen Hezkuntzarako software askea


GCompris programak 2 eta 10 urte bitarteko haurrentzako jarduerak eskaintzen ditu, hainbat hizkuntzatan (euskara barne). Jarduera horietako batzuk jolas moduan planteatzen diren arren, den-denek helburu hezitzailea dute.

Jarduerak gaika antolatuta daude, adibidez:
  • Ordenagailua ezagutzen: teklatua, sagua, …
  • Matematika: zenbakiak, memoriak…
  • Irakurketa jarduerak
  • Zientzia: uraren zikloa, urpekontzia…
  • Geografia: mapak, herrialdeak…
  • Jolasak: xakea, memory jolasak…
GCompris etengabe ari da garatzen. Kode irekiko programa da, beraz, moldatzeko edota hobetzeko aukera eskaintzen du.
Windows eta MacOSX sistema eragiletarako bertsioek jarduera kopuru mugatua dute. Pakete osoa eskuratzeko kuota txiki bat ordaindu behar da.
Informazio guztia irakurtzeko eta programa bera deskargatzeko hauxe da lotura: http://gcompris.net/-es-

No hay comentarios:

Publicar un comentario