2014/09/23

Eskolen-arteko Lankidetza Proiektuak abian!!!

 2014-2015 ikasturtean ere Berritzegune Nagusitik, Eskolen arteko Lankidetza proiektuetan parte hartzeko aukera zabaldu nahi dugu. Haur Hezkuntzatik hasita Bigarren Hezkuntzaraino, ikasmaila guztiek izango dute Lankidetza Proiektu batean sartzeko abagunea.

Besteak beste, Hizkuntza Gaitasun Komunikatiboak, Konpetentzia Digitalak, ea... garatzeko aproposak dira proiektu hauek. Geletan zein beste ikastetxeetako ikasleekin modu kolaboratiboan jorratuko dira. Horrez gain, ikasgeletan burutzen diren lan produkzioetarako erakuslehio apartak dira, ikasleentzat zein familientzat, euren ekarpenak sarean elkarbanatuko  baitituzte.

Hauek dira proposamenak:
PELUTXEAK :  Haur Hezkuntza 4 eta 5 urteko ikastaldeei zuzenduta. (LH1n ere bai)        
ASMAKILO : Lehen Hezkuntza 1. eta 2. ikasmailako ikasleei zuzendua.                        
GURE HERRIETAN ZEHAR : Lehen Hezkuntza 3. eta 4. mailako ikastaldeei zuzenduta.  
HAMAIKA HAIZETARA:  Lehen Hezkuntza 5. - 6. eta DBHko ikastaldeei  zuzendua.      
   IZENA EMAN



2014/06/12

IKASBLOGAK 2014: KOMUNIKAS



Ekainero legez, aurten ere ikasturtean zehar eginiko lanaren gaineko gogoeta egiteko topagunea eskeiniko diguu IKASBLOGAK 2014: KOMUNIKAS-ek.

Aurtengoa Ikasblogak-en VIII. edizioa izango da eta Leioako Irakasleen Unibertsitate Eskolan ospatuko dugu datorren ekainaren 26an.

Jardunaldiaren inguruko informazio guztia Blogean dago. 

2014/01/22

ACTIVILANDIA - Ohitura osasuntsuak sustatzeko plataforma birtuala

Sei eta hamabi urte bitarteko haurrei zuzenduta dagoen ekimen hau Osasun Ministeritzak garatu du. Helburua da bizimodu ohitura osasuntsuak sustatzea, haurren gehiegizko pisuari eta loditasunari aurre egiteko. Bertan zerak topatu daitezke: jolas digitalak, bideoak, musika, deskargatzeko material didaktikoak, lehiaketak...Webgunerako lotura hauxe da: http://www.activilandia.es. Bestetik, ekimen hau eskoletan erabiltzeko ere baliagarria izan daitekela ikusita,  http://www.activilandia.e/plancolegios webgunea ere sortu dute. 


2014/01/18

Gure Herrietan Zehar lankidetza proiektua - 2013-2014 edizioan parte hartzeko epea zabalik

Proiektu hau Lehen Hezkuntzako 2. zikloko ikasleei zuzentzen zaie. Ikastalde bakoitzak bere herri edo eskualdearen inguruko lana egitea, aztergaiak: naturguneak, herriko historia, kultur ondasuna, usadioak ... eta jakintza elkarbanatzea beste ikastetxeetako ikasleekin.
Parte hartzeko izena emateko epea 2014ko urtarrilaren 20an zabalduko da. Informazio guztia http://gureherrietanzehar.blogspot.com.es/ helbidean dago.

Hamaika Haizetara abian berriz ere



2014ko urtarrilaren 20an abian jarri da hirugarrenez Berritzegune Nagusian diseinatutako “HAMAIKA HAIZETARA” lankidetza proiektua. Proiektu honek baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia bultzatzeko Lehen Hezkuntzako 3. zikloko eta DBHko 1. eta 2. mailetako geletan.  Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana, bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.
Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari zuzenduriko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte. Ikasturte bukaeran, parte hartu duten ikastetxeen lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Informazio zehatza eta proposamen didaktikoak proiektuaren orrialdean topatu daitezke. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da.

Gazte Irekia ekimena - Lehendakariarentzako proposamena



Lehen Hezkuntzako 3. zikloko ikasleentzako ekimena da GAZTE IREKIA. 

Ikasleek Lehendakariari zuzendutako proposamen bat prestatu eta bideoz grabatu beharko dute. Grabazio guztien artean onena hautatuko da bozkaketen bidez eta ikastalde irabazleak Lehendakariarekin egoteko eta proposamena luzatzeko aukera izango du. 

Parte hartzeko izena emateko epea otsailaren 1ean amaituko da. 

Informazio guztia http://gazte.irekia.euskadi.net/ helbidean.

2014/01/09

XV. Matematida Jardunaldiak - B03 Sestaoko Berritzegunearen eskutik

Aurtengo jardunaldiak otsailaren 24a eta 27a bitartean egingo dira Portugaleteko Santa Clara kulturtegian. Informazio guztia jardunaldien websitean dago.

2013/11/06

Hezkidetza eta genero-indarkeriaren prebentzioa: jarduketa-proiektuak egiteko deialdia

Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxeentzako deialdia, hezkidetzari eta genero-indarkeriari heltzeko jarduketa-proiektuak aurkeztu ditzaten.Informazio guztia HEMEN topatu daiteke.

2013/09/17

"Asmakilo" eskolen arteko proiektua zabalik

Txertatutako irudia 1

Eskola askotariko ikasleek igarkizunak sortu eta argitaratu egingo dituzte ASMAKILO-BLOGean. Hortik aurrera, jolas biziki motibagarria zabaltzen da Asmakilokideen artean ... Asmatzen dutenei opari digitalak eskainiko zaizkie: kanta-jolasak, bitxikeriak,  olerkiak, aho korapiloak, ea  ... Funtsean, ikasleek hitzen magia sarean elkarbanatuz Hizkuntza Komunikazio gaitasuna landu eta konpetentzia digitalak garatuko dituzte. 

-------------------------------
Nori zuzenduta: LH lehen zikloko ikastaldei.
Izena emateko epea: urriak 4. SARTU HEMEN
Irakasleentzako lan-saioak: Urriaren bigarren hamabostaldian (hiru lurraldeetan). 
IGARKIZUNA lantzeko sekuentzia didaktiko BERRIA eskainiko da aurten.  


"Pelutxeak gure artean" lankidetza proiektua zabalik dago


Pelutxe-maskoten trukaketaz abiatzen dira eskolen arteko lankidetza proiektu hauek. Pelutxearen etorrerak aitzakia ederra eskainiko die ikasleei geletako bizipenak elkarbanatzeko beste eskolekin. Proiektuaren gora-beherak BLOG
 euskarrian zabalduko dituztenez, ikasleek aukera aparta izango dute irakurmena-idazmena irrikaz jorratzeko eta konpetentzia digitala garatzeko.
---------------------------------------------------------
Nori zuzenduta: HH4, HH5 eta LH 1 ikastaldei.
Izena emateko epea: urriak 4 arte. HEMEN SARTU
Irakasleentzako lan-saioak: Urriaren bigarren hamabostaldian (hiru lurraldeetan) Argibide gehiago hemen