2013/03/09

Ciencia en Acción lehiaketa - Irakasleentzako ikastaroak


Ciencia en Acción (http://www.cienciaenaccion.org/) lehiaketaren XIV edizioa dela-eta, eta aurtengo finala Bilbon ospatuko dela kontuan izanda, Berritzegune Nagusiko Zientzia arloko aholkulariek bi ikastaro antolatu dituzte (Donostian eta Bilbon), irakasleek lehiaketa horretan parte hartu dezaten animatzeko eta baita laguntzeko ere. 

Ikastaroak Lehen eta Bigarren hezkuntzako irakasleentzako dira, eta Donostian edo Bilbon apuntatu daitezke, euren interesen arabera. 

Izena emateko epea apirilaren 12an bukatzen da. Plaza mugatuak dira. 

Donostiako ikastaroan izena emateko lotura HEMEN.
Eta Bilbokoan HEMEN.

(Kontuan izan Ciencia en Acción lehiaketarako lanak aurkezteko epea maiatzaren 15ean amaituko dela)

No hay comentarios:

Publicar un comentario