Datorren urteko uztaileko 1. hamabostaldian Mallorcako Palman XVI Jornadas para el Aprendizaje y
Enseñanza de las Matemáticas delakoak antolatu dira.
Uztailaren 2tik 5a arteko lau egunetan zehar hitzaldiak, tailerrak, jarduerak,
eztabaidak… izango dira eta bertan parte hartzaileek matematikaren didaktikan proposamen berritzaileen aurkezpenak entzun ahal izango dituzte.
Horrez gain, jardunaldiek maila
guztietako irakasleen bilgune eta truke-gune izan nahi dute eta baita
partekatzeko eta lankidetza sustatzeko abiapuntua ere.
Laburbilduz, Palmako XVI JAEMak euren prestakuntza areagotu nahi duten
matematika irakasleentzako aukera ederra dira eta bertan izango dugu gaur egungo
matematikaren didaktikak jorratzen dituen bideak ezagutzeko aparteko aukera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario