Datorren urriaren 29tik Berritzegune Nagusiak abian jarriko du berriro sarean “HAMAIKA HAIZETARA” izeneko lankidetza proiektua. Ekimen honek baliabide didaktikoa izan nahi du, gure ikastetxeetako geletan sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia bultzatze aldera. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana zein zentro ezberdinen artekoa sustatzeko asmoa du.
Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beti ere euren inguru hurbilean zentratuak. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte.
2012ko urriaren 29tik 2013ko maiatzaren 30era arte izango da martxan. Gero, parte hartu duten ikastetxeetako lanak proiektuaren
webgunean jarriko dira ikusgai.
Informazio zehatza eta proposamen didaktikoak proiektuaren orrialdean topatu ditzakezue. Horrez gain, orri horretan joan zen ikasturtean proiektuan parte hartu zuten
ikasleen eta ikastetxeen lanak ikusgai daude .
Parte hartzeko, irakasleek galdetegia bete eta LANAK bidali behar dituzte.
No hay comentarios:
Publicar un comentario