2012/03/15

“YO-YO PHONICS” Prestakuntza Jardunaldia - Gonbidapena

Hona BNra Ibaizabal argitaletxetik heldu zaigun gonbidapena. Norbait interesatuta badago...


Irakasle agurgarria:

E-mail honen bidez, Ibaizabalek “YO-YO PHONICS” izeneko Prestakuntza Jardunaldira gonbidatzen zaitu. “YO-YO PHONICS” jatorrizko hizkuntza ingelesa ez duten haurrentzako ingeles metodoa da, Synthetic Phonics-en oinarritua.

Aukeratu ondo datorkizun lekua eta ordua!

Eguna: asteartea, martxoaren 20an BILBON.
Ordua: bi saio aukeran, 12:00etan edo 16:00etan.
Lekua: Edificio BARRIA, Plaza Barria 4, 1. solairua, Aretoa (Bilbo).

Eguna: asteazkena, martxoaren 21ean DONOSTIAN.
Ordua: bi saio aukeran, 12:00etan edo 16:00etan.
Lekua: Gipuzkoako Bazkundea, Avenida de Tolosa, 75 (Donostia).

Mesedez, baieztatu etorri behar zarela ikasi@ibaizabal.biz emailean edo 651 700 994 mugikorrean.

Informazio hau zure gustukoa izango delakoan, agur bero bat.

No hay comentarios:

Publicar un comentario