Urtarrilaren 30ean Berritzegune Nagusiak lankidetza proiektu berri bat abian jarri zuen sarean, “HAMAIKA HAIZETARA”. Proiektuak baliabide didaktikoa izan nahi du, sarea eta Web2.0 tresnen erabilera egokia geletan bultzatzeko. Halaber, ikastetxe bereko ikasleen eta irakasleen arteko elkarlana bai eta zentro askoren artekoa ere sustatu nahi du.
Proiektuak ikasleen begiradak bildu nahi ditu, beren ingurune hurbilari buruzko begiradak, hain zuzen ere. Horiek guztiak GIDA DIGITAL BATEAN islatuko dituzte. Maiatzaren 30a arte izango da martxan. Gero, parte hartu duten ikastetxeetako lanak proiektuaren webgunean jarriko dira ikusgai. Informazio zehatza eta proposamen didaktikoak proiektuaren orrialdean aurki daitezke. Parte hartu nahi izanez gero, galdetegia bete behar da.

No hay comentarios:
Publicar un comentario